Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

ERRIOXA KULTUR ELKARTEA (EKE)

Orain 29 urte sortu genuen Errioxa Kultur Elkartea (aurrerantzean, EKE}, 1989ko urriaren Sean, hain zuzen. Harrezkeroztik, estatutuetan dioena betetzen eta aurrera eramaten saiatu gara etengabe. Estatutuetako "helburuak" atalean honakoak jasotzen ziren Euskara eta berreuskalduntze prozesuari dagozkion pasarteetan:

  1. EKEk berreuskalduntze prozesuan lagunduko du dagokion ingurunean eta horretarako baliabideak ahalbideratu eta irakasleriaren etengabeko prestakuntzan jardungo du.

  2. Arestian aipatutako helburuak aurrera ateratzen laguntzeko zenbait kultur ekitaldi garatuko ditu, hala nola, hitzaldiak, antzerkia, txangoak, erakusketak, kantaldiak, zinea, ikastaroak eta abar. Horiek gauzatzeko instituzioekin nahiz bestelako erakundeekin edota norbanakoekin elkarlanean arituko da.

EKE elkartearen ekintzek helburu zehatzago hauek dituzte

  1. EUSKARAREN ALDEKO JARRERAN ERAGITEA Garai batetik hona euskara ikusteko modua asko aldatu da, ez alferrik 40 urte pasa ditu ikastolak eta 35 pasatxo euskaltegiak. Garai bateko jarrera arrotz eta batzuetan kontrakoak, egun, aldeko edo ez aldeko-ez kontrako dira askotan. Berrogei urtean euskaldunak ia hirukoiztu egin dira eta 20 urtetik beherakoetan, Arabako Errioxako gazteen ia erdiak euskaldunak dira. Hala ere, euskarak kalean eta etxeetan duen presentzia oso da bestelakoa, portzentaje horietatik oso beherakoa.

    Asko dira haurrak ikastolara bidali eta dena egintzat ematen dutenak, asko dira euskara ikasten hasi eta dena delakoagatik lortu ez dutenak eta gaur egun "egun on" ere esaten ez dutenak, asko dira ikastolan ikasi baina euskara gainditu beharreko beste materia bat balitz bezala ikusi dutenak, asko dira ohitura faltak eragindako erraztasun ezaren aurrean euskaraz hitzik egiten ez dutenak, asko dira ezer ez dakitenak ... Kontuak kontu, euskara gutxi entzuten da Oionen, dakiguna baino askoz gutxiago. Baditugu zenbait lanabes jarrita egoera horren aurrean: Administrazioak berak jarritakoak, ikastolak, euskaltegiak, gurasoen elkarteak, Ttikittaka elkarteak hamaika ekitaldi antolatzen du haur, gazte eta helduentzat...Hala ere, euskara ez dago tabernako, dendako, igerilekuko, udaletxeko, banketxeko ... agurretan edo antzeko egoera errazetan ere; hori dela eta iritsi nahi dugu etxe guztietara, denok pixka bat egin ahalizateko bitartekoak jarri nahi izaten ditugu eskura, denok pixka bat egitearen garrantzian sakondu nahi izaten dugu.

  2. EUSKARAZ IKASTEAREN GARRANTZIAZ ETA DAKITENEK DAKITENA ERABIL TZEAREN GARRANTZIAZ JABEARAZTEA. lkasi dutenen esfortzua ezin da utzi ahaztuta eta ikasi dutena galduta, EGA maila lortu gabe ere porrotik ez dagoela erakutsi behar dugu, ikasitakoa, egindakoa baloratu.

  3. EUSKAL KUL TURA ZABALTZEA. Asko dira ikastola edo euskaltegitik pasa gabekoak Oionen, euskal kulturaz ezer gutxi dakiten asko daga inguruan. Alde horretatik ere bitarteko bat gehiago izan nahi du gure proiektuak eta kontzertu hau ere euskal kulturaren erakusgarri izango da.

  4. EUSKAL TEGIAREN BERRI EMATEA ETA HERRITARRENGANA HURBILTZEA. Euskaltegian nola ikasten den, zer ikasten den, aukerak ... jenderengana hurbiltzea nahi dugu euskaltegia. Oraindik jende askok ikasi behar du euskara erabileran aurrerapausoak eman daitezen.

  5. EUSKALDUNON SAREA EHUNDUZ JOATEA. Euskal ekitaldietan elkartutakoan, lehen hitza euskaraz egin ohi dugu, euskaldunok elkar ezagutzen dugu, eta, poliki-poliki, euskaldunon sarea handituz joatea lortu nahi dugu.

  6. EUSKARAZ EZER EZ DAKITENEI BITARTEKO ERRAZ ETA PRAKTIKO BAT ESKAINTZEA. MANTIBLE. Modu erraz eta politean euskara nola erabili zenbait egoera jakinetan erakutsi nahi dugu.

Kontaktua

  • E-Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.