Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Labraza, Ohar Historikoak.

 "Urtarrilaren 26ko 316/1977 Errege-Dekretuaren aginduz (EAO, 56. zenbakia, 1977ko martxoaren 7koa), eta Barne Arazoetako Ministerioak hala proposatuta eta 1977ko otsailaren 8an izandako Ministro Kontseiluak aldez aurretik hausnartuta eta erabakita, onartu egin zen Arabako Gorrebusto eta Labrazako udalerriak Oiongoari eranstea eta, era berean, lehenengo biak Bertako Erakunde Txikiak izatea. Hau guztia, Oiongo Udalak 1977ko maiatzaren 10ean egindako Bilkura Berezian onartu zen".

Antso Azkarra errege nafarrak Foruak eman zizkion 1196an. Muino baten gainean dagoenez, lurralde zabala du ikusmiran, hasierako funtzio militarrak hala eskatuta. Kale Nagusiak bi zatitan bereizten du Labrazako goi ordokiaren kokalekua eta Hegoaldeko Ataria eta eliza-gotorlekua bertan duen Plaza Nagusia lotzen ditu. Hiria harresi izugarri altu eta lodiz inguratua dago guztiz.

Kultura Kontseilaritzaren , 1996ko martxoaren 21eko aginduz inskribatu zen Labrazako Eremu Arkeologikoa, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian, kultura-ondasun gisa, Multzo Monumental kategorian.

2008. urtean, eta Eusko Jaurlaritzaren 27/2008 dekretuaren aginduz, Kultura Ondasun Kualifikatu maila ematean babesa handitu zitzaion eta, gainera, urteko Harresi-Hiririk onenaren saria eman zion Harresi-Hirien Elkarteak.