Inguruak
Toloñoko Mendilerroa (Errioxako Balkoia).
Mendilerroa Ekialdetik Mendebaldera luzatzen da, Euskadiko hegoaldean. Arabako Errioxa eta Arabako gainerako lurraldeak bereizten ditu. Urizahartik, harresiz inguratutako herritik, Herrera mendatera (1109 m.) joateko bidea hartzen da, eta han dago "Errioxako Balkoia" izeneko parajea. Bertan begiratokia dago, Arabako Errioxaren zabalera gozatzeko aukera ematen duena. Asko dira han herri ederrak, besteak beste, Guardia. Eguna garbi baldin badago, Ebro ibaia eta Demandako mendilerroa ere ikus daitezke.
"Ibilbide eta paseoak Toloñoko Mendilerroan barna"
Mendebaldetik, Conchas de Harotik (Briñas, Ábalos, San Bizente), Ekialderaino (Kodes, Lapoblación ). Iparraldean pagadi hostotsuak daude, eta hango gailur eta gandorretan jende asko ibiltzen da. Iparraldeko nahiz Hegoaldeko magaletan barna ere ibil daiteke: Peña Alta, Lapoblacion, Kodes, San Tirso, León Dormido).
Urturiko Golf zelaia (Araba)
Gasteiztik 38 kilometrora eta Logroñotik 30era dago. Golf-jokalariek oso maite dute. Lagrango Golf zelaian (Araban) Golf Eskola dago. 9 zulo motz ditu, eta pare 27 bat. Gasteiztik 36 kilometrora dago eta Logroñotik 35era.
Gasteiz (Araba)
Santa Maria katedrala, Artium Museoa. Alde Zaharra Monumentu Multzo izendatu zuten 1997an. Santa Maria katedrala gotiko estilokoa da, XIII. mendean hasi ziren eraikitzen gotorleku-eliza gisa, Erdi Aroko hiribilduaren inguruko harresiaren barnean. Juduen auzoa garrantzitsua izan zen, Errege Katolikoek horiek erbesteratu aurretik. Artium Museoa 2002an inauguratu zen, eta bertan arte moderno eta garaikidea dago. Gasteizko, Arabako eta Euskadiko kultur sarearen elementu garrantzitsua da, eta Museo-Guneen Sarearen parte da.
Viana (Nafarroa).
Iparraldean Aguilar Kodes eta Aras ditu, Ekialdean Bargota eta Mendabia, Hegoaldean Agoncillo (Errioxa) eta Logroño (Errioxa), eta Mendebaldean Oion, Moreta Araba eta Labraza (guztiak Araban). Nabarmentzekoak dira bertako harresiak, elizak, baselizak, komentua, udaletxea, Balcón de Toros etxea, eta nobleen etxeak eta jauregiak.