"Urtarrilaren 26ko 316/1977 Errege-Dekretuaren aginduz (EAO, 56. zenbakia, 1977ko martxoaren 7koa), eta Barne Arazoetako Ministerioak hala proposatuta eta 1977ko otsailaren 8an izandako Ministro Kontseiluak aldez aurretik hausnartuta eta erabakita, onartu egin zen Arabako Gorrebusto eta Labrazako udalerriak Oiongoari eranstea eta, era berean, lehenengo biak Bertako Erakunde Txikiak izatea. Hau guztia, Oiongo Udalak 1977ko maiatzaren 10ean egindako Bilkura Berezian onartu zen".
Hiri zaharra da; Gorrebusto eta honek 1196an zituen mugak aipatzen dira, Nafarroako Antso Azkarrak Labrazari emandako Foruan; beste zenbait lurralderekin batean jurisdikzio horretan izan zen izendatua; Castillón, Expisano eta Cerrán, gaur egun hutsik daude.
XIX. mendera arte ez zen Labraza hiritik banandu eta ez zuen independentzia administratiboa lortu. Ibar txiki batean dago, gurutzatzen duen Buempareja errekastoaren bazterretan.