Internauta agurgarriak:
Lehenik eta behin, hara doakizue gure agurrik beroena. Ongi etorri udalerriaren web orrira.
Arabako Errioxako herri eder honetako alkatea izateko ohorea dut. 1633tik aurrera herribildua da, Felipe IV.ak titulu hori eman baitzion.
Bidegurutze estrategikoan kokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldekoena den herri honek Errioxako eta Nafarroako autonomia erkidegoak ditu mugakide.
Orri honetan ikus dezakezuenez, industria eta nekazaritza jarduera sendoa izateaz gainera, herritar zoragarriak ditu herriak, bidaiariari ongi etorria emanda, "ohea eta mahai zapia" zintzo eskaintzen dakitenak.
Zatozte gure jaurerrira, ibili bere txoko ederretan, sartu museoetan, bisitatu upeltegiak, bertan, Errioxa jatorri-deiturako ardo gozoak dastatzeko aukera izango baituzue!
Besarkada bero bat
ALKATE-UDALBURUA
ALBERTO ORTEGA MELÓN
ALKATEORDEAK
Lehen alkateordea: José A. Tarragona Elejalde.
2. alkateordea: José Felix Alvarez Rico.
3. alkateordea: José Ignacio Sánchez Ansótegui