Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Koadrilen Parkea

Parke honen helburua zera da, jarduera baten bidez eremu hori ingurunean integratzea, eta bertan, kirol-instalazioak eta haurrentzako jolastokia izango duen berdegunea sortuta, gunea berreskuratzea.

Lursail honen ondoan, badira zenbait eraikin Oiongo upategien aspaldiko upelgileen etxebizitzei dagozkienak. Lursail honi esker, bertakoek aisiarako eta gozamenerako gunea izango dute hau eta, aldi berean, ingurumen arazoa konponduko da, bertan egingo den erabilera hirigunearekin guztiz bateragarria izango baita, eta udalerriko auzokoen eta egoiliarren bizitzak aberastu egingo baititu.

Berdegunea ere bada, eta bertan lorategiak, parkea zeharkatzen duten pasealeku zentralak, kirol-pista eta haurrentzako jolastokia.

Halaber, ingurumenaren ikuspegia dela-eta, garapen iraunkorrari ekin zaio, osoki eta alderdi guztietatik abiatuta: sozialetik, ekonomikotik, edota ingurune zein kultura aldetik. Eremu honek laguntzen du nolabait ere, aire eta zoru garbiagoa eta osasuntsuagoak izatea, eta horretaz gain, jada badiren baliabideen kudeaketa optimizatu egingo du.

Lorategiak

Berdeguneak sortu dira bertako zein kanpoko soropil eta zuhaitz motak erabilita. zuhaixka-itxurako apaingarri motak ere sartu dira.

Pasealeku Zentralak

Badira zenbait oinezkoentzako pasealeku parkea zeharkatzen dutenak, eremu osoa hartzen dute, gainera. Oinezkoentzako bide hauek kirol pistara, edota jolastokietara eramango zaituzte eta era berean, berreskuratutako berdeguneetan barna ibilbidea ere egin daiteke.

Kirol Pista

40 metro luze eta 20 zabal den kirol pista dugu. Gune hau inguruan guztiz hesituta dago. Pista horri bi ate jarriko zaizkio.

Jolastokia

Kautxuzko zorua izango duen jolastokirako espazioa gorde egin da.

Address

  • Koadrilen Parkea
  • 01320
  • Oyón - Oion

Ubicación

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu