GARBIGUNE
Garbigunea dagoen partzelara Oion-Moreta errepidetik iristen da. Oiondik 500 metrora (Moretarantz), hilerriaren aurrean ezkerretara dagoen pista asfaltatua hartu behar da Garbigunera heltzeko.
Garbigunea argi bereiztutako honako sei eremu hauetan banatuta dago:
- Kontrol eremua.
- Tamaina handiko edukiontzi eremua.
- Hondakin arriskutsuentzako eremua estalia
- Goiko plataformako eremua estalia.
- Kartoi eta paper zanpatzailearen eremua.
- Ontzi eta beira edukiontzien eremua
Multzoa osatzen duten eremuen inguruan:
A-Kontrol eremua: Etxola batek osatzen du. Barruan 24ren bat metro kuadroko bulegotxo bat dago eta zaindariak bertatik baetetzen ditu bere funtzioak: iristen diren ibilgailuak eta utzitako materialak kontrolatzen ditu eta erabiltzaileei informazioa ematen die instalazioaren erabilpen egokia egin dezaten, hondakinen alorrean ingurumen heziketa sortze aldera.
B-Tamaina handiko edukiontzien eremua: Lau edukiontzi handi daude eta itxura trapezoidaleko osagarri bat.
C- Hondakin arriskutsuentzako eremu estalia: Markesina baten azpian egongo da eta honako edukiontzi hauek izango dira eremuan:
- 2 bateria edukiontzi.
- 2 pila edukiontzi.
- 1 karter olio edukiontzia.
- 1 landare olio edukiontzia.
- 2 botika edukiontzi
- 3 fluoreszente edukiontzi
D- Goiko plataformako eremu estalia: Eremu honetan honako aedukiontzi hauek daude:
- 3 ehun edukiontzi.
- 1 pneumatiko edukiontzi
Eremu honeta pilatuko dira honakoak ere: bolumen handikoak, elektratresnak, lerro zurikoak, etxetresnak, altzariak, aparailu elektrikoak...
E- Kartoi eta paper zanpatzailearen eremua.
Paper eta karatoi zanpatzailea zamaketa zabalguneko iparraldean dago.
F- Ontzi eta beira edukiontzien eremua.
Eremu hau zamaketa zabalguneko hegoaldean dago. Honako edukiontzi hauek daude:
- 2 beira edukiontzi
- 2 ontzi eta bilgarri edukiontzi
De lunes a viernes de 10:00 h a 14:00 h y de 15:00 H A 18:00 H
Sábados de 9:00 h a 14:00 h.
Domingos y festivos cerrado
TEL.: 945 181818 / 945 214383 / 608425091
GARBIGUNEDEOYON@GMAIL.COM
FACEBOOK: GARBIGUNE DE OYON ELDER MEDIOAMBIENTE
Address
- Moreta errepidea
- 01320
- Oyón - Oion
Contact
- Tel.:: 945 181818 / 945 214383 / 608425091
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.