Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

ALEPO S.R.C.

OINARRIAK

Alepo S.R.C. Arabako Labraza herri txikiko motorra da bai jolaserako eta bai kulturarako. Administrazio Batzorde batek kudeatzen du herria, Oiongo udalerriaren menpe dagoena. 100 biztanle inguru ditu eta ekonomia baliabide urriak, baina herria bizirik eta dinamiko mantentzeko nahia garbia da eta elkartetik zein boluntarioen aldetik lanean ari dira herriak animazio soziala, kirolekoa eta kulturala izan dezan.

HELBURUAK

Egitasmo honen helburu nagusia zera da, Labrazako kultura-ekintzak sustatzea, kultura beharrei erantzutea eta aukerak ematea, herritarren parte-hartzea bermatzeko eta jendeak izan dezan kulturarako eskubidea/sarbidea.

Era berean, honakoetan ere lagundu nahi da: herritarrek inguruarekin duten identifikazioa sendotu, topaketa sozialerako aukerak ugaritu, talde-identitatea aztertu,... hau da, biztanleriaren kultura-aberastasuna zaindu, eta pertsonen sorkuntza eta parte-hartze aktiboa erreala izango dela bermatu. Izan ere, horrek ekarriko ditu bizi kalitaterako elementuak zein kohesio sozialaren hobekuntza: gutxiengo etnikoak, eta adinekoak, emakumeak eta haurrak bezalako gizarte egoera ahuleko taldeak integratuko ditu.

Gainera, herritarren parte-hartze aktiboa sustatu nahi da kultura adierazpen eta jarduera ezberdin guztietan, emakumeen berdintasunezko parte hartzea bultzatuz, eta eskubideak eta betebeharrak direla-eta bi sexuen erantzunkidetasuna zainduz.

Bestalde, agiri honetan zehaztutako ekintzak herritar guztiontzat dira.

ALEPOKO BATZORDEKO KIDEAK

BATZORDEBURUA: Pilar Martínez de Olcoz Esquide

BATZORDEBURUORDEA: Jesus Callao Diez

IDAZKARIA: Alfonso Bujanda Gonzalez

DIRUZAINA: Begoña Martinez de Olcoz Esquide

BATZORDEKIDEA: Angel Maria Esquide Layana

BATZORDEKIDEA: Juan Miguel Martinez Argomaniz

BATZORDEKIDEA: Mercedes Martinez Argomaniz

ESKURA DITUGUN BALIABIDEAK

AZPIEGITURAK:

Eskola Zaharretako Aretoa: 120 m inguruko aretoa, erakusketak egiteko eta zabalkunderako emanaldietarako (antzerkia, musika, edota hitzaldiak, etab. egiteko) erabiltzen da.

Zentro soziala: herriko bizilagunen biltokia

Plaza eta pilotalekua: kanpoko eremuak erabiltzen dira hainbat ekintza egiteko (antzerkia, udako zinema, kaleko musika, etab.). Eguraldi txarra egiten duenean, Eskola Zaharretako Aretoa erabiltzen da.

San Migel eliza, Errege bezperako kabalgatarako, eliza musikarako,...

GIZA BALIABIDEAK

50 bazkideak auzolanean aritzen dira, elkartearen egitarau kulturala kudeatzeko giza baliabideak behar direnean.

BALIABIDE MATERIALAK

Elkarteak altzariak dituen bilera-gela du. Askotan, behar diren baliabide materialak bazkideek beraiek jartzen dituzte.

KUOTAK

- Urtean, pertsonako 6 euroko kuota ezarri da.

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu