Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

“LA GIRALDA” IKASLEEN GURASO ELKARTEA

"La Giralda" Ikasleen Guraso Elkartea 1979an sortu zen "Ramiro de Maeztu" eskola publikoan, gurasoek haien seme-alaben heziketan gogotsu parte hartzeko eta laguntzeko zuten nahiari esker.

Egun 125 familia ditugu bazkidetuta, eta honek esan nahi du eskolara doazen ikasleen gurasoen ia-ia % 100 daudela bazkidetuta.

Elkartearen funtzionamendua bi mailatan dago egituratuta funtsean:

Gurasoen batzarra: bazkidetutako guraso guztien bilera. Bertan, elkartearen funtsezko ildoak ezartzen dira.

Batzordea: 15 kidek osatzen dute batzordea, batzarrak aukeratuak; funtsezko ildoen garapenaren inguruan aritzen dira, baita eguneroko auzien inguruan ere.

Elkartearen jarduerak askotarikoak dira eta ikasturtean zehar eta udan garatzen dira. Hona azpimarragarrienak:

Eskola orduez kanpoko jarduerak: urtetik urtera alda daitezke, ikasleek egiten diguten eskaeraren arabera. 2004-2005 ikasturtean ingelesa, kirol anitzak eta euskara dira.

Eguberrietako kabalgataren antolakuntzan laguntzen dugu Udalarekin batean eta Esker emateko Jaietan, abuztuan, egiten den pintura lehiaketan ere bai.

Ikasturte osoan zehar, bada psikologo bat haurrekin (kasu zehatzei ematen die erantzuna, eta zenbait gairen inguruko tailerrak egiten ditu, drogei buruz esaterako) eta gurasoekin lanean aritzen dena, guraso eskola baten bitartez.

Bestelako jarduerak: eskolako inauterietan parte hartzen dugu, eguberrietako eta ikasturte bukaerako PINera txangoak antolatzen ditugu, gurasoentzako ikastaroak (gurasoentzako sexu heziketa ikastaroa), ikasturte bukaerako jaialdia, eguberrietako txartel lehiaketa...

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu