Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Bestelako iragarkiak

ZERGADUNAREN EGUTEGIA

 

2019ko ekitaldirako zerga egutegiari esker, gida bat izango duzu Arabako Ogasunarekin egin behar dituzun izapideen xehetasunak jakiteko.

Aurten ere, zergadun bakoitzarekin dugun komunikazioa lehentasunezkoa da guretzat. Ogasunarekin dituzun harremanak ahalik eta hurbilenak izatea nahi dugu.

Horregatik, zerga egutegia eguneratu dugu, bertan aurkitu ahal izan dezazun zeure zerga betebeharrak erraz betetzeko behar duzun informazio guztia.

Halaber, helburu berdinarekin, gure bulegoetako langile kopurua handitu dugu, herritarrei emandako arreta hobetzeko.

Gainera, kudeaketa ere ahalik eta gehien errazteko, Arabako Foru Aldundiak lanean jarraitzen du Interneten bidezko izapideak gero eta errazagoak egiteko. Gure web orrian (www.araba.eus) dituzu eskura online kudeatu daitezkeen izapide berri guztiak.

Ildo berean, zerga aitorpenen izapidetze telematikorako Laguntza Programak zabaldu ditugu.

Horrez gain, egutegian helbide eta telefono guztiak aurkitu ahal izango dituzu, nahi duzun zergaren edo izapidearen gainean argibide zehatzagoak jasotzeko.

Gainera, www.araba.eus webgunearen bitartez, zerga egutegi pertsonalizatu bat eskuratu dezakezu, zergadun gisa dituzun ezaugarrien araberakoa.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatua.

José Luis Cimiano

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu