Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Alkatetza


Ongi etorri Oyón – Oiongo Udalaren webgunera

Kaixo guztioi. Erakusleiho honetatik, behin udala eratu ondoren, Oiongo bizilagunak agurtu nahi ditut. Dagoeneko osatu dugu datozen 4 urteetan buru izango den Udaleko gobernu-taldea. Hori dela eta, webgune honetatik, Oiongo alkate gisa, agurtzen zaituztet eta nigan eta nire taldearengan jarritako konfiantza eskertzen dizuet.

Bai ni, bai gobernu-taldeko gainerako kideak, hemen gaude gure zeregina betetzeko. Helburua da gu Oion, Labraza eta Barriobustoko gure bizilagunak entzun eta laguntzea, batetik, bizitza errazagoa izan dezaten eta, bestetik, gozatzeko zerbitzu gehiago izan ditzaten.

Kanpainan agindu genuenaren ildotik, gure bulegoak irekita daude era guztietako iradokizunak, kritikak, aholkuak, eta abar entzuteko; kontuan izan ez direla ahaztuko, baizik eta kasu egingo diegula eta gogoan hartuko ditugula lehenbailehen konpontzeko. Gure betebeharra da gizarteak parte hartzea eta guztion artean proiektu komuna eratzea.

Gure proiektuan lehentasunezkoa da oiondarrak gure asmoen erdigunean jartzea eta, gainera, legegintzaldi honetan protagonista bihurtzea, haiek izendatu gaituztelako datozen 4 urte hauetan Oion bizi-kalitateari dagokionez hazteko tresnak izan gaitezen.

Mundu digitala eta teknologia gero eta aurreratuago daude, eta arreta pertsonalaren kalterako da, aurrezki-kutxetan, bankuetan eta administrazioetan joera gero eta digitalagoa da, eta ez hain aurrez aurrekoa. Garaietara moldatzea ezinbestekoa da, ibilbide teknologiko honetan atzean ez geratzen saiatuko gara, baina ez dugu ahaztuko Oiongo bizilagunekiko aurrez aurreko tratua eta arreta.

Betebehar bat da guretzat bizilagunei arreta ematea eta haien ondoan egotea, eta bizitza guztiontzat errazagoa izan dadin laguntzea; gazteentzat, eskura dugun teknologia guztia jarriko dugu, eta ez hain gazteentzat, berriz, gure irribarrerik onena eta merezi duten arreta emateko gogorik onena.

Zuen esanetara gaude, Jose Manuel, Leire, Eva, Leire eta Unai.

Jaso ezazue agur bero bat zuen taldearen izenean eta animo.