Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

ARGAZKILARITZA: CUADRILLA DE LAGUARDIA - RIOJA ALAVESA.

Katxiaren Zilipurdia

Sarrera

Katxiaren jatorriaz eta errepresentazioaz ez dago inongo hipotesirik babesteko dokumentaziorik. Herrian hain maitea den pertsonaiaren janzkerari buruzkoa bakarrik, eta pertsonaiari bizia ematen dionak jasotzen duen konpentsazioaren gainekoa.

Dagoen dokumentu bakarra 1676koa da, eta "udal-kontuen" liburuetan ageri da. San Bizente eta San Anastasioren omenezko jaietan agertzen da, urtarrilean. Orduz geroztik, hurrengo urteetako kontuetan ere ageri da.

Janzkera

1676an, gona luze-arrunta zen Katxiaren jantzia, eta bai hori eta bai txanoa, hainbat koloretakoa izan da urteetan zehar. 1879an agertzen da egungo zurriagoa "la pelleta para la bota" izenaz. Egun, azeri-larrua da.

Ahozko tradizioaren arabera, Espainiako Errepublikaren garaira arte, honakoak ziren jantzi horren koloreak: galtzak eta txaketa gorriak, horiz bazterkituak, eta txanoa ere bai. Errepublika bitartean, honelakoa zen: galtzak eta txaketa marradunak, marrak zeharka, errepublikaren banderaren kolore berekoak; gorria, horia eta morea. Garai honetan, gorria ere izan zen jantzia, eta baita panazkoa eta beltza ere.

Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, gorria izan zen. Papar-hegaletan, adarkatze batzuk gehitu zitzaizkion, eta txanoan inkrustazio batzuk.

Joan zen mendearen erdialdean, egungo koloreak jarri zitzaizkion: gorria eta berdea. Feltrozko jantzia da, eta marra gorri eta berde handiak ditu. Txanoa ere feltrozkoa da. Azeri-larrua darama zintzilik, mauketan "El Cachi" hitzak idatzirik, eta bizkarrean "Viva San Vicente. Oyón-Oion".

Bada Oiongo Katxiak daraman jantzi honen beste aldaera bat; XVII. mendeko Arabako Anaiarteetako soldaduek janzten zutenaren kolore berekoa.

Balizko jatorria

"Katxiak Herri osoak Hiribilduari dion errespetu eta ohorea adierazten du. Udal Sindikoak zeremoniatsu mugitzen duen banderan Hiribildua agertzen da adierazirik".

1633an atera zen Oion Guardiako herritik eta, berez eta bere gain, herri izatera pasatu zen. Orduan lortu zuen bere bandera, eta orduz geroztik, bandera hori izan da festen oinarria, eta ekitaldi berezia izaten du, Herrixkak "Herri" izateari ematen zion garrantziaren adierazle. Edozein modutan, Katxia Herriaren benetako adierazlea da egun.

Tradizioa: "Katxiaren Zilipurdia"

Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperetan) eta 22an. Eta bietan, parrokia elizaren atari plateresko ikusgarriaren aurrean egiten da lehenengo, eta Udaletxearen aurrean gero.

Antzezpen Ekitaldia:

Elizaren atarian izaten da Katxiaren ekitaldiaren zatirik serioena. Oiongo herritarrak biribilean jartzen dira, Agintariekin eta Udalaren eta Elizaren ordezkariekin batera. Haurrak Elizaren fatxada platereskoaren parean jartzen dira. Habanera bat entzuten da orduan, eta horrekin batean, Katxia lurrean etzaten da kultur zinegotziaren aurrean (lehen Udal Sindikoa izaten zen). Zinegotzia Hiribilduko bandera mugitzen hasten da Katxiaren gainean, eta Katxia zilipurdiak egiten hasten da, seriotasun osoz, musikaren erritmoan (musika hori bi aldiz jotzen da errepresentazio bakoitzean). Zeremonia bukatzen denean, Katxia zutitu egiten da, eta txanoa bota egiten du. Orduan, herritarrek San Bizente eta San Anastasio goraipatzen dituzte, eta gero elizara sartzen dira denak.

Bezperetan, ilunabarrean, Katxiak lehenengo zilipurdia egiten du, Oiongo herritarrek eta Udalbatzak lagunduta.

Musika

Bideoa

Katxiaren Zilipurdiak non egiten diren

Katxiaren Zilipurdietako irudiak

IMG-20160112-WA0008.jpg
MG-20160122-WA0012.jpg
IMG_3701.JPG
IMG_3710.JPG
IMG_3739.JPG
IMG_3741.JPG
IMG_3827.JPG
_DSC4505.JPG

 

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu