Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Erregeen Aurora. Argazkilari: MÓNICA BAÑOS

Aurora

Auroroak goizaldeko 4retan elkartzen dira beren ibilbideari ekiteko. Orain urte gutxi arte, irten aurretik baratxuri-zopa hartu ohi zuten. Egun, egitekoa bukatutakoan egiten dute gosaria, goizeko 8ak aldera, eta gero Meza Nagusira joaten dira kantatzera.

"Zaindarien Aurora" tarteka kantatzen zen lehen, baina 1978tik aurrera, urtero kantatzen da. Parte hartzaileek "Erregeen Aurora" neska-mutil gazteek kantatzea erabaki zuten, eta helduek "Patroien Aurora".

Toki jakin batzuetan kantatzen da Aurora. Toki horiek "estrategikoak" dira, musika ahalik eta urrutien iristeko. Toki horietako batzuk dira lehen bandoa publikatzeko erabiltzen zituztenak, eta, noski, herria handitu ahala, gero eta gehiago izan dira.

Ibilbidea San Bizente eta San Anastasio plazan hasten da, goi aldetik jarraitzen du, eta, erlojuaren orratzen zentzuan, herriko ekialdean bukatzen da (lehen Plaza Nagusia) zirkulua osatuz.

Egun, 2005. urtea, 20 geldialdi egiten dira, eta ibilbidea honakoa da:

"San Bizente eta San Anastasio plaza / Diputazio etorbidea / Buenos Aires kalea (jauregia) / Sorkunde plaza / Karmen plazatxoa / Araba plaza / Foru plaza / Laureano Irribarria kalea (erdialdea) / Laureano Irribarria-Nafarroa etorbidea / Losas Auzunea / Santa Luzia kalea- Nafarroa etorbidea / Río Grande pasealekua-Salustiano Olozaga kalea / Andra Mari Zuria kalea / San Prudentzio kalea-Santa Maria kalea / La Giralda Dorrea plaza / San Martin kalea / plaza Nagusia / kale Nagusia – Karmen plaza / Biana etorbidea-Moreta etorbidea / Gernika etorbidea (Zahar Egoitza).

Aurora kantatu aurretik, kohete bat zartarazten dute lurrean, horma baten ondoan, auzokoek Auroroak bertan direla jakin dezaten. Bukatutakoan, ezkila jotzen dute, "Un Padrenuestro y un Ave María por los Santos del día" esaten dute, eta otoitz egiten dute. Gero beste toki batera abiatzen dira. Etxe batzuetan pastak, ardoa, likoreak, etab. eskaintzen dizkiete Auroroei, esker onez, neguko eta udaberriko gau hotzetan.

Auroroek hainbat musika tresna erabiltzen dituzte. Soinua eta gitarra dira ohikoenak, baina baita txistua ere. Orain urte gutxi arte, herrian bazen txaranga, eta beste musika banda batzuk ere bai. Horregatik, zenbaitetan, bestelako haize musika-tresnak ere erabili izan dituzte.

Auroren letrak eta musika urtetik urtera berritzen dira. Errege Auroren egilea Inmaculada Zabala da, eta Zaindarienena Basilio Ruiz-Esquide. Hauek beren aitei hartu zieten lekukoa, Félix eta Marcos, hurrenez hurren, eta horiek, era berean, apaizari eta auzoko batzuei hartu zieten.

Inmaculada 1983an hasi zen (bere aita aurreko maiatzean hil baitzen), eta Basilio 1978an, aitarekin batera, eta bakarka 1990etik aurrera. Entseguak eta ibilbidea berak zuzentzen ditu.

Letrak egitea lan zaila izaten da, Eguberrietan oinarrituak behar baitute, edo Santuen bizitzetan, eta aldaketarako aukera gutxi ematen du horrek. Batzuetan, urtean zehar gertatutako gauzen inguruan ere egiten dira. Letrak 4 estrofa ditu, 8 silaba lerro bakoitzeko, eta 6 estribilloan, eta errima lerro bikoitietan.

San Prudentziotako Aurorak San Bizente Ikastolako guraso eta ikasleek kantatu izan dituzte 1988 eta 1992 artean. Goi mailetako ikasleek egiten zuten letra, euskaraz, eta musika Francisco Ibáñezek.

Erregeen Aurora. - 2017ko urtarrilaren 6a.

cab aurora reyes 019

Argazkilari: MÓNICA BAÑOS.

DSC04260 2
DSC04261
DSC04263 1
DSC04280

 

Patroien Aurora

aurora sanvicente 017

Argazkilari: Mónica Baños.

DSC05241
DSC05245
DSC05256
DSC05257
DSC05259
DSC05261
DSC05262
DSC05263
DSC05232
DSC05237

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu