Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Katxiaren Jaitsiera

Erreferente berritzailea: "Katxiaren Jaitsiera"

1948an, bi kontu mahaigaineratu ziren gure Herriko jendartean. Festak urtarrilean izanda, ikaragarrizko hotza egiten zuenez, jende gutxi hurbiltzen zen festetara. Festa horiek zonaldean sona handikoenak izatea nahi zutenez, udan beste festa batzuk ospatzea erabaki zuten herritarrek. Esker Onezko festak sortu ziren horrela, irailaren 4tik 8ra ospatuko zirenak.

Geroago, 1974an, herriaren garapen industriala zela-eta, festa horien hasiera "abuztuko azken igande aurreko ostegunera" pasatu zen.

1979tik, beste tradizio bat dugu herrian; "Katxiaren etorrera", edo nahiago izanez gero, "Katxiaren Jaitsiera".

Nor Katxia baino hobea parranda egun hauek iragartzeko eta horiek gure tradizio guztiekin uztartzeko?

Horixe bada, Katxia gure Zaindarien Jaiak eta Eskerrak Onezko jaien arteko lotura ezin hobea da gure ustez.

Horrenbestez, Katxiari dagokio Parroki Elizako dorretik plazara jaistea Eskerrak Onezko jaiak iragartzeko. Hala ere, jaitsiera honetan benetako Katxia ez, baizik eta harri-kartoizko bere "ordezkoa" izaten da, 87 metroko tarte hori txanotik zintzilik egiten duena.

Azken egunean, panpina sokan gora igotzen da Elizako dorreraino, eta horrela bukatzen dira jaiak.

Katxiari eta bere jatorriari buruz gehiago jakiteko: Katxiaren Zilipurdia

Katxiaren Jaitsieraren kokapena

Katxiaren Jaitsierako irudiak

IMG 20190821 190537
IMG 20190826 230238
DSC00625
IMGP2609
IMG 7651
IMG 7660
P8260188

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu