Plaza Nagusia, 5
Oion 01320 Araba 
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

T.: 945 622 190 / F.: 945 622 183
info@ayuntamientodeoyon.com

Jasokundeko Andra Mariaren eliza

Jasokundeko Andra Mariaren eliza

Estilo barrokoan eraikia, XVIII. mendean zehar (1744-1748), XV. mendeko azken urteetako edo XVI. mende hasierako gotikoaren amaieran egindako aurreko baten gainean. Eraikin honen hondakin gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Tenplua harlanduan egina. Aurrealdea gotiko-errenazentista isabelinoa da, XV.-XVI. mendeetakoa, lan finduak ditu gingil arkuetan. Korua platereskoa da, XVI. mendekoa. Absidea erdizirkularra, eta kontrahormek lau zatitan banatua dago. Erretaula nagusia errenazentista da, eta barrokoaren aurrerapenak ditu, egikera onekoak gainera. Dorrea, barrokoa, Arabako Errioxako lerdenena eta hobekien taxutua dagoena da, adituen iritziz.

Organoa 1995eko apirilaren 29an inauguratu zen, José Antonio Santos de la Iglesiak diseinatua da, eta egun Araban den organorik modernoena da. Ezaugarri izugarri bereziak ditu, esaterako, musika tresnatik datorren "espaziora doan oihartzun handiko proiekzio berezia". Hau gertatzen da, organoaren atal bakoitza atal desberdindua delako. Nordikoa (Europako Iparraldekoa) izenez ezaguna den estiloari segitzen dio, alegia, XVII. mendean Ipar Alemanian nagusi zen estiloari. Alemaniako organoen ezaugarrien eragina du eta hori dela-eta pedalak ditu.

Santa María de la Asunción elizaren kokalekua

Santa María de la Asunción elizaren irudiak

DSC01177
DSC01178
DSC01180
DSC01193
DSC01750
DSC01761
DSC01768
P5160598
P6020187
Torreesbelta

HARREMANA

  • OIONgo UDALA
  • Plaza Nagusia, 5. 01320 Oion.  Araba
  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
  • Teléfono zk.:: 945 622 190
  • Faxa: 945 622 183
  • E-Mail: info@ayuntamientodeoyon.com

logo eu