
San Millan eliza
Arabako Errioxako berriena, XIX. mendearen hasieran eraikia. Bost erretaula ditu eta horietako nagusia, San Prudentziori eskainia, Laturce mendian (Clavijo, Errioxa) dagoen izen bereko Monastegitik ekarri zuten 1821ean.
Oin berriko obra egin zuten 1801 eta 1806 urteen artean. Habearte bakarra du. Eliz atari ederra du, eta dorre karratua. Erremate gisa, harrizko esfera erdia du dorreak.
Deskargatu San Millaneko Erretaula Nagusiaren zahar berritzearen inguruko triptikoa
res_retablo_san_millan.pdf1.06 MB
San Millan elizaren kokapena
San Millan elizako argazkiak